#RiaceNonSiArresta: Domenico Askatu

SALVINI FAXISTA, DOMENICO ASKATU, RIACE AURRERA

Riace harrera herria dugu Kalabriako kostaldean, Italian. Bere alkatea, Domenico Lucanok, urte asko daramatza hara kostaldetik iristen diren pertsonak hartzen eta herriaren bizitzan gizarteratzen. Riace, dena den, ez da Kalabriako kostaldeko herri bakarra gerratik, gosetik edota bestelako arrazoi batzuengatik euren herrietatik ihes egin eta Italiako kostaldera iristen diren pertsonak hartzen dituena.

Riace gainbehera zetorren aspalditik, populazioa guztiz zaharturik eta gazteria atzerrira joanda lan bila. Migratzaileak babes bila iristen hasi zirenetik ordea herria aurrera egiten ari da, gaur egun merkataritza dauka, hiru taberna, eta “artisau industria” txikiak ere martxan jartzen ari dira, herrian dagoeneko galdurik zeuden lanak berreskuratuz. Hauxe bera gertatzen da eskualdean diren beste harrera herrietan ere.

Domenicok abian jarri zuen harrera eredu bat, zeina onuragarria den bai iristen diren pertsonentzat eta baita bertan bizi edota sortez bertakoak direnentzat ere. Alkate hau nazioarteko ikonoa da, eta eskuin muturra eta sistema kapitalista horren jakitun dira, Riace eredu txarra da agintean den sistemarentzat. Domenicok aurre egin dio mafiari, Europa gotorlekua den ereduari, eta Salvini neonaziri.

Domenico munduko hainbat lekutan ibili da bere esperientzia azalduz, Euskal Herrira ere etortzekoa zen, orain ez dakigu ahal izango duen. Aipaturiko arrazoi guztiengatik hain zuzen, Italiako eskuin muturreko gobernuak Domenico etxean atxilotua egoteko agindu du, legez kanpoko inmigrazioa sustatzeaz salatuta.

Arabako  Ongi Etorri Errefuxiatuak taldearen izenean:

Salatu egiten dugu bidegabekeria hau giza eskubideak defendatzen dituztenen aurka. Defenda dezagun harrera eskubidea. 

Europak ordaindu egiten du pertsona errugabeak hiltzeko, eta horien eskubideak defendatzen dituztenak kriminalizatzen ditu! Nahiko da!

SINADURA-BILKETA

https://secure.avaaz.org/es/petition/EMBAJADOR_DE_ITALIA_EN_ESPANA_LIBERACION_INMEDIATA_DEL_ALCALDE_DE_RIACE/?cKMYknb&utm_source=sharetools&utm_medium=copy&utm_campaign=petition-578867-EMBAJADOR_DE_ITALIA_EN_ESPANA_LIBERACION_INMEDIATA_DEL_ALCALDE_DE_RIACE&utm_term=KMYknb+es

MANIFESTUARI ATXIKIMENDUA (KOLEKTIBOAK)

https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSeY_bChKwXfpyJioAevD9BppZYluIqpvsxIDvkUGZ5iQK_2WA/viewform?usp=sf_link

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s